Asteburu honetan , gure Igeriketa sinkronizatuko neskek bere lehenengo txapelketan parte hartu dute Nafarroa mailan, abenduaren 10an Amaya Kirol Elkarteko igerilekuetan ospatu zen Mailako Topaketetan. Banan banan erakutsi ziten figura eta rutina batzuk, non mailaren arabera sailkatzen ziren. Trofeorik ez dugu ekarri baina ondo pasatu dutela, seguro baietz!

Osotara zonaldeko 13 neska parte hartu zuten topaketa hauetan eta txapelketaren ondoren bazkari bat prestatu zitzaien giroa egiteko,, beste taldeko igerilariak ezagutzeko. Hauek izan ziren partehartzaileak:

Estefania Lamian 2006 - Nerea Galindo 2006  Nahia Astiz 2004 - Irati Buldain 2002 - Elyne Curtet 2003 - Uxue Etxarri 2004 - Nur Sancho 2004 - Uxue Arretxea 2004 - Enara Aldaregia 2004 - Zuriñe Serrano 2002 - Cristina Makendzhieva 2004 - Alaia Ariz 2004 - Itxaso Iribarren 2004

 

Plazaolako kirolgunean osotara 35 neska ditugu 3 taldetan banatuta eta aurten gogo handiekin artu dugu talde hau aurrera ermateko lana. Gure zonaldetik aparte, Ultzama. Leitza, Irurtzun, Basaburuatik...etortzen dira neska hauek larunbatero entrenatzera.

Kirol Mankomunitatetik eskerrak eman nahi dizkiogu Barbarari, gure entrenatzaile berria, ilusio handia jartzen ari diola eta lan bikana egin duela daramagun 2 hilabete hauetan.

 

Horrela segi neskak. Gora gure igerilariak!

2016 12 10 PHOTO 000000372016 12 10 PHOTO 00000038

                                               2016 12 10 PHOTO 00000039

Pack Multitrainig... Gehiago irakurri

Kirol ikastaroak

Programazioa osoa deskargatzeko klikatu hemen

Izen emate orria deskargatzeko HAURREN IZEN EMATEA edo HELDUEN IZEN EMATEA

                                                ... Gehiago irakurri

Afrikar dantza ikastaroa Lekunberrin... Gehiago irakurri

Goxua txapelketa hastera doa

 

Hilabete honetan martxan jarriko dugu Larraun eta Lekunberriko Goxua Txapelketa. Izen emate epea iraliaren 19an bukatuko eta apuntatzerakoan 1. maialn edo 2. mailan apuntatu al zarete. Aurten txapelketaren datak pixka bat atzeratu ditugu bikote gehiago animatzeko, ze azken urte hauetan abuztuan hasita beherakada handia somatu dugu partehartzean. 

 ... Gehiago irakurri

Aresoko Mendi Martxa... Gehiago irakurri

Euskal Selekzioaren aldeko Mendi Martxa... Gehiago irakurri