Joan den asteburu honetan Larraun Pilota Elkarteak antolaturiko kadeteen arteko finalak izan genituen.

Ostiralean jokatu zen Larraungo 4 1/2ko 2. txapelketako finalak. Alde batetik, Araitz Irastortzak eta Aimar Saralegik jokatu zuten, azken honek 18-7 irabaziz. Eta final haundian Oinatz Iriartek 18 eta 15 irabazi zion Iñaki Galarzari.

Partidu oso borrokatua eta berdindua izan zen finalekoa. Partidua 15nakoan erabaki zen. Oinatzeri ihes egin zion pilota bat ezin izan zuen Iñakik eraman, eta gero sakea baliatuz partidua bukatu arte agindu zuen.

50 bat lagun bildu ziren pilotalekuan finalak ikustera, kanpoan eguraldi nahiko ona egin zuen egun batean. Sari banaketan, Mari Carmen Aldave izan genuan gonbidatu berezi trofeoak banatzen.

Larraun Pilota Elkartetik eskerrak eman nahi zaie gure txapelketatan parte hartu duten guztieei, eta frontoira hurbildu diren pilotazale guztieri. Baita laguntza ematen diguten 2 udalei, kirol mankomunitateari, patrozinatzaileei, bazkideei, gurasoei, Mari Carmen Aldave eta Juan Antonio Garaikoetxea argazkilariari.

Mila esker

 

kadeteakade