Aurreko uztailaren 2an, Futbol 7 Txapleketako finalak jokatu ziren Lekunberriko futbol zelaian eta "Izkiña jatetxeko" taldekoak irabazi zuten lehenengo saria, hain zuzen ere 300€ko sari ederra. Aluminei taldekoak bigarren postuan geratzen zirelarik, 200€ sari batekin ere.

Hirugarren postua Irañetako Txapel Azpi taldekoentzat izan zen 100€ko sariarekin, penaltietara irabazi behar izan zuten partidu batean, non 20 jaurtiketa ia ia egin behar izan zituzten Minavo de kiev-en kontra, hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko.

Osotara 8 talde izan dira txapelketan eta 115 mutil  talde guztien artean. Haurten nabarmendu behar da jatorri ezberdineko taldeak izan ditugula, hala nola, irabazleak Seguratik (Gipuzkoa) etortzen dira, Aluminei taldekoak Leitzatik, Txapel Azpikoak Irañeta herritik eta Isotopos taldekoak Irurtzundik. Beste guztiak Lekunberri eta Larraungo herrietatik elkartutako taldeak dira.

 

Gehiago irakurtzeko eta argazkiak, emaitzak..begiratzeko klikatu hemen.

 

Izkiña jatetxea